Zaldibiako festen bigarren antolaketa bilera bihar izango da
18:30ean elkartuko dira Udaletxeko batzar aretoan. Interesa izan dezakeen edonork du bertaratzeko aukera.

Urriaren hasieran ospatuko dira Zaldibiako festak, baina dagoeneko martxan da Zaldibiako Udalaren Festa Batzordea. Diseinu eta antolakuntzarako aurreneko saioa eginda, biharko, ekainak 12, iragarri dute proposamenak fintzen joateko bigarren bilera. Udaletxeko batzar aretoan elkartuko dira, 18:30ean, eta gogorarazi dute interesa izan dezakeen orok duela bertaratzeko aukera, herriko eragile eta talde desberdinetako ordezkariez gain.