Zaldibiako Gazte Asanbladaren III. Futbito txapelketa larunbatean jokatuko da
Goizean zehar jokatuko dira aurreneko faseko partidak, eta arratsaldean final-erdiak eta finala. Egun osoko egitaraua antolatu dute.
Iazko Futbito txapelketako irabazleak, Restin.Zaldibiako Gazte Asanblada Zaldibiako Gazte Asanbladak III. Futbito txapelketa antolatu du larunbaterako Resti pilotalekuan. Egun osoko egitaraua prestatu dute: 10:00etan hasita txapelketako aurrenengo fasea jokatuko da, parte-hartzaileen arteko partidekin, eta arratsaldean jokatuko dira final-erdiak eta finala, 16:30ean hasita. Festak, baina, arratsalde-gau partean jarraituko du. Txapelketa amaitu bezain laster, pintxopoteoa egingo dute, garagardo dastaketak lagunduta, eta afalostean, mahai-jolasak izango dituzte. Langabetuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, berriz, 15 euro. Bertaratzeko deia egin die Gazte Asanbladak herritarrei.













