Beasaingo jaietako sexu erasoaren aurrean babes osoa adierazi du Udalak

Loinatz jaien barruan gertatutako sexu-erasoaren aurrean, Beasaingo Udala osatzen duten alderdietako bozeramaleek adierazpena adostu dute. Udalak bere laguntza eta elkartasun osoa eskaintzen dio biktimari eta bere familiari. Horrekin batera, udal alderdiek, jaien atarian egindako adierazpen bateratua berresten dute.
Ondorengoa dio adierazpenak, hitzez hitz:
Jaietako sexu-erasoaren aurrean
Sexu-erasoak emakumeen askatasunaren kontrako eraso zuzenak dira, pertsonen duintasunaren aurkakoak eta onartezinak. Jaiak libre eta seguru bizi behar dira. Erasoak indarkeria matxistaren ondorio dira. Horregatik, gertakari horiei aurre egiteko gizarte osoak konpromiso aktiboa har dezan eskatzen diogu herriari. Udalak ere hala egingo du. Gertaera guztiak, gure jaietatik eta herritik desagerrarazteko erasoak dira.