Joseba Sarrionandiari omenaldia irakurleen topaketan
Ormaiztegin elkartuko dira aurten Goierriko irakurleak.

Goierriko irakurle taldeen 7. topaketa egingo dute larunbatean Ormaiztegin. Iaz, Gabiriari lekukoa hartuta, aurten Ormaiztegiri egokitu zaio topaketa antolatzea. Urtero bezala, idazle bati omenaldia egiteko probestuko dute ekitaldia. Joseba Sarrionandia izango da aurtengo omendua.
Goierriko bederatzi herrietako 60 bat irakurle elkartuko dira etzi Ormaiztegin, San Andres herri eskolako Karramarro aretoan egingo duten juntadizoan, 17:00etan hasi eta 19:00ak bitartean. Sarrionandiaren Karlos Gimenoren 101 letrakartel eleberriaz jardungo dute egilearekin berarekin, aurrena eta ondoren egingo zaio omenaldia idazleari.
Amaitu aurretik, Ormaiztegik lekukoa pasatuko dio hurrengo topaketa antolatzeko ardura hartuko duen herriari. 2017tik antolatzen dira topaketak. Pandemiagatik bi urteko etena izan zuten.