Lanuzteak egin dituzte zenbait ikastetxetan
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari maiatzaren 9an sinatutako akordioa betetzeko eskatzeko bi orduko lanuzteak deitu ditu LABek.

Hezkuntza publikoko zenbait ikastetxetako irakasle batzuek lanuzteak egin dituzte gaur goizean, baita Goierrin ere. LABek 10:30etik 12:30era deitu ditu hezkuntza publikoko irakasleak lanuztera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzeko maiatzaren 9an sinatutako akordioa betetzeko.
Lan-gatazka desblokeatzeko akordioa sinatu zuen sailak Steilasekin, LABekin, Interinok Taldeakekin, CCOOrekin eta UGTrekin, eta greba deialdiak bertan behera geratu ziren modu horretan. LABek salatu du Jaurlaritzak ez dituela beharrezko baliabideak ezarri. Lan hobekuntzak eta hezkuntza publikorako errefortzua ezartzea aurreikusten zuen akordioak.