Lierni Azkargortak poema liburu berria aurkeztuko du bihar Donostian
'Anatomia bertikalak' izena du kaleratu berri duen poema-liburuak. 12:00etan izango da, Donostiako Udal Liburutegian.

Lierni Azkargorta lazkaotarraren Anatomia bertikalak poema-liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo dute bihar, 12:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Minari buruzko poema-liburu gordina da, erraietatik idatzia eta irudi eta metaforak barnebiltzen dituena. Jostorratzak, ilargia, aingeruak, zaldiak, aldare torazikoak, Heimlich maniobra edota lore zitrikoak jartzen ditu dantzan ebakuntza-mahaiaren gainean. Berarekin batera, Balea Zuria mahaikidea izango da.
Aurkezpena online jarraitzeko aukera dago meet-eko loturaren bitartez.