Olaberria eta Armintzaren arteko desafioa jokatuko da igandean
Paleta larruz lehiatuko dira, bost kategoriatan banatuta. 10:00etan hasiko da lehia.

Igande honetan, 10:00etan hasita, Gipuzkoako eta Bizkaiko bi herri indartsuenetakoak diren Olaberria eta Armintzaren arteko herriarteko desafioa jokatu da. Paleta larruz lehiatuko dira, kategoria desberdinetan: benjaminak 9:30ean, alebinak 10:15ean, infantilak 11:00etan, kadeteak 11:45ean eta nagusiak 12:30ean.
Olaberriak Gipuzkoako sei herriarteko ditu irabazita, eta Armintzak Bizkaiko beste bost. Azken honek, gainera, hiru profesional ditu gaur-gaurkoz pala munduan (inork baino gehiago). Olaberria, berriz, azkeneko herriartekoa irabazi zuenetik, 2019. urtetik, txapelketa jokatzeko taldea osatu ezinik zebilen, pilotari falta zela eta. Aurtengoan, baina, belaunaldi berriak indartsu datozela kontuan izanda, taldea osatu dute, eta gazteak trebatzeko eta lehian ikusteko aukera paregabea izango dela ziurtatu dute antolatzaileek.
Herriko pilotari gazteak animatzera eta ikuskizunaz gozatzera joateko deia egin die herritarrei.