Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa
Jose Mari Iparragirre BHI ikastetxeko irakasle batzuk elkarretaratzea egin dute Hezkuntza sailari hitzarmena betetzeko eskatuz. “Maiatzean sinatutako akordio arautzaileak hainbat hobekuntza jasotzen dituen arren, Hezkuntza sailak ez ditu horiek txertatzeko beharrezko irizpide eta bitarteko guztiak aplikatu gaur gaurkoz. Horregatik irakasleok ozen adierazi nahi dugu, hitzarmena bete orain!”, adierazi dute.