Plastiko bilketa kanpaina ekainaren 17an amaituko da
Plastikoa eta sokak bereizita atera behar direla gogorarazi du Goimenek.

Goimen elkarteak jakitera eman duenez, ekainaren 17an amaituko da ikasturte honetan plastiko bilketaren kanpaina. Baserritar bakoitzak dagokion udalerrian plastikoa ateratzeko azkeneko eguna izango du datorren asteartea.
Plastikoa eta sokak bereizita atera behar direla gogorarazi du Goimenek. 2025-26 kanpainari irailean ekingo diote, eta orduan emango dute aurtengo egitarauren berri.