Azpeitia eta Zarautz ezagutzeko irteera antolatu du Atseden elkarteak uztailean
Irteeraren data uztailaren 10ean izango da. Parte hartzeko izen ematea, ekainaren 19an eta uztailaren 1ean egin ahal izango da.

Segurako Atseden jubilatu elkarteak Azpeitira eta Zarautzera egun osoko irteera antolatu du uztailaren 10erako. 9:00etan irtengo dira autobusez plazatik eta Azpeitian gosaldu eta gero Trenaren museora bisita egingo dute. Zarautzen egingo dute bazkaria ondoren eta bertan arratsalde pasa eginda itzuliko dira berriz herrira.
Irteeran parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Ekainaren 19an — datorren osteguna— eta uztailaren 1ean egongo da horretarako aukera Atseden elkartearen egoitzan, 19:00etatik 20:00etara. Irteeraren prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 45 eurokoa bazkide ez direnentzat.