Idiazabalen hasiko da aurtengo artile bilketa kanpaina, ekainaren 30ean
Kostuaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, eta bestea artzainek. Gorrotxategiko etxaldera eraman behar da artilea.

Aurten ere, Landaolak —Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak— antolatuta, artile bilketa egingo da Gipuzkoako hainbat herritan. Goierriri dagokionean, Idiazabal izango da bilketa egiteko puntuetako bat, Gorrotxategi granjan (Barreiatua 93).
Beheko koadroan, gainontzeko bilketa puntuak:
Finantzaketari dagokionez, zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du; eta bestea artzainek. Kostuak azpiko taulan daude zehaztuta, ardi kopuruaren arabera. Tarifak iazkoaren berdinak dira KPIa aplikatuta. Zehaztutako kostuak diru laguntza aplikatuta dute.
Artilea utzi nahi duten baserritarrek aurrez eman behar dute izena 696 433 602 telefono zenbakira deituta. Ordainketa ere aurretik egin behar da, eta bilketa egunean ordain-agiria aurkeztu beharko da.