Imaz eta Urteaga omendu dituzte San Adriango erromesaldiaren harira
Aurten beteko dira 60 urte Imazek eta Urteagak herriko beste lau emakumerekin batera lehenengoz erromesaldian parte hartu zutela.

Julita Imazek eta Pepita Urteagak Idiazabalgo Udalaren omenaldia jasi zuten atzo arratsaldean. Orain 60 urte, San Adriango erromesaldian parte hartu zuten lehendabiziko emakume idiazabaldarrak izan ziren biak ala biak, Izaskun Zabala, Mari Tere Mujika eta Kontxi Urteagarekin batera. Lehendabiziko hiruak bizi dira gaur egun, baina Zabalak ezin izan zuen atzo omenaldian parte hartu.
Hunkituta jaso zuten herritarren beroa atzo arratsaldean Imazek zein Urteagak, «berdintasunaren bideak zabaltzeko izan zuten ausardiagatik» jasotako omenaldian. Iñaki Alberdi alkateak eta Eunate Elio Hezkuntza eta Berdintasun zinegotziaren eskutik jaso zuten aitortza herritar guztien izenean. Igandean egingo dute urteroko San Adriango erromesaldia, eta beherakoan Zegamako eta Segurako alkateekin makilen trukea.