Ormaiztegiko igerilekurako bonuak egiteko epea irekita dago
Udal igerilekuak ekainaren 21ean irekiko dituzte eta irailaren 7ra arte egongo dira zabalik.

Ormaiztegiko udal igerilekuetarako bonua atera edo berritzeko epea irekita dago dagoeneko. Eskaera aurrez aurre udalaren bulego orokorrean egin daiteke eta baita elektronikoki udalaren Egoitza Elektronikoan, edo APParen bidez. Udal igerilekuak ekainaren 21ean irekiko dituzte eta irailaren 7ra arte egongo dira zabalik.
Bonuak Egoitza Elektronikoaren bidez jaukitzeko, Izapide nabarmenduak / Udal igerilekurako bonua eskatzea atalean sartu beharko da. Bertan, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozedura zehazten dira. APP-tik tramite berera sartuko da Izapideak fitxaren bidez.
Edozein modalitatetan, ordainagiria eta errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko dira, azken hau Ezkion, Itsason edo Gabirian erroldatuta daudenentzat bakarrik.
Bonu bat lehen aldiz jaulkitzen denean txartel fisikoa doakoa da, baina galeragatik, lapurretagatik edo narriaduragatik txartel berri bat lortzeko 12 € ordaindu beharko dira.
Gogoratu badagoela %75eko hobaria, arrazoi ekonomiko edo sozialak medio, interesatuek eskatutako kasuetan, eta udaleko Gizarte Zerbitzuek hala erabakita.
Kontu korronteak:
- Kutxabank: ES20 2095 4408 51 1060229449
- Laboral Kutxa: ES08 3035 0006 80 0061900000