Ormaiztegiko zuhaitzek irribarre egiten dute
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten herriko jostunek aurtengo Kalean Josteko egunerako sortutako proiektua: herriko zazpi zuhaitzentzako eskuz egindako jantziak.

Lorez eta aurpegi irribarretsuz jantzita ageri dira atzoz geroztik Ormaiztegiko zuhaitzak. Maiatza guztian zehar aurtengo proiektua lantzen ibili eta gero, herriko jostunek aurtengo Kaleko Jostunak egunerako sortutako proiektua aurkeztu zuten atzo arratsaldean.
10 bat emakumez osatutako taldea aritu da lanean aurten eta herriko zazpi zuhaitzentzako jantziak sortu dituzte euren eskuekin. Kalean Josteko eguna mundu osoan ospatzen da ekainaren 12an, emakumeen arteko sareak sortu eta eskuz egindako sorkuntzei balioa emateko helburuarekin. Ormaiztegin 2013an geroztik ospatzen dute egun hau eta atzo arratsaldea izan zen aurtengo proiektua herriari aurkezteko eguna.
Argazkiak: Angel Elorza eta Ane Aranburu.