Garbiketa lanei ekin diete Lazkaon
Bart gaueko uraldiak lohitutako kaleak eta plazak bere onera ekartzeko lanean ari dira. Areso auzunea eta Enparandegi aldea suertatu dira kaltetuenak.

Lazkaon begibistakoak dira atzo gaueko ekaitzak utzi zituen kalteak. Lokatza eta lohi geruza handia geratu da uraldiak hartu zituen kaleetan, errepideetan eta plazetan. Okerren Areso kalea eta auzunea geratu dira. Eroski dendaren aurreko plaza, Antzalde kalea, Biona-Berri etxearen ingurua, Aresoko jolas parkearen alboan dauden garajeak, San Inazio auzoa, eta Enparandegi baserriaren eremua geratu dira okerren. Urak ekarritako lohia eta enbor pusketak erretiratzen ari dira Lazkaoko Udala eta bizilagunak, eguna zabaldu duenetik.
Argazkiak: Aimar Maiz