Goierri kirol elkarteko zikloturista beteranoak, Segovian
Goierri kirol elkarteko zikloturista beteranoek sasoian jarraitzen dute. Aste honetan Segoviara joan dira. Bertako toki ederrenak ezagutu dituzte, bost etapatan. 450 kilometro egin dituzte bizikleta gainean. Bejondeiela!