Bigarren Federaziorako azken norgehiagoka
Cortes taldearen aurkako joaneko partidan 1-2 irabazi dute beasaindarrek. Finala, larunbatean jokatuko dute, Loinatz zelaian. Sarreren inguruko informazioa, albistean.

Beasainek aurrerapauso handia eman zuen asteburuan Bigarren Federaziorako bidean Cortes taldearen zelaian irabazita (1-2). Mikel Arruabarrenak zuzentzen duen taldeak eskura du igoera, Cortesen aurkako lehen partidan abantaila lortu ondoren, baina oraindik dena eman beharko du Bigarren Federaziora itzultzeko azken dueluan.
Igoeratik urrats batera, zaleei dei egin diete Loinatz zelaiko harmailak bete eta taldea animatzeko. Larunbatean, 18:00etan hasita, nafarren aurkako bigarren eta azken lehia izango da.
Sarrerak asteazkenean eta ostegunean jarriko dituzte salgai, 19:00etatik 20:00etara. Sarrera orokorrak 15 euro eta gazte eta erretiratuen sarrerak 10 euro balioko du.