Hasi du Alpeetako abentura Mattin Iñiguez parapentelariak
Beste 35 kirolarekin batera ari da abentura horretan parte hartzen.
Mattin Iñiguez parapentelaria, proba hasi aurretik.Sare sozialak Atzo eman zitzaion ofizialki hasiera Red Bull X-Alps probari Kitzbühel-en (Triol, Austria). Mattin Iñiguez parapentelari zegamarra beste 35 kirolarekin batera ari da abentura horretan parte hartzen. Ekainaren 27an amaituko da lasterketa Zell Am See-n (Austria).
Pasa den ostegunean, ekainak 12, lasterketa aurreko prorrogoa egin zuten parte hartzaileek Kirchberg-en (Luxemburgo). Iñiguezek sare sozialetan jakitera eman duenez, proba “ez zen erraza” izan baina gustura dago egindako emaitzarekin: “Baliza bakarra egin dut oinez, estrategia ondo atera da eta pozik nago egindakoarekin”, esan du.












