Helduen taldea garaile Segurako herri kirol desafioan
Bederatzina kideko bi talde aritu dira lehian.
Herri kirol desafioan parte hartu zuten helduen —elastiko urdin eta arrosez— eta gazteen —elastiko beltzarekin— taldeak, larunbat arratsaldean Seguran.Hitza Larunbatean jaitsiko da Zopa pertza San Joan jaiei hasiera emateko, baina jai giroan eman dute aurre asteburua ere Seguran. Antolatuta zeuden ekitaldien artean, herriko helduen eta gazteen arteko herri kirol desafioak ikusmira sortu zuen larunbat arratsaldean. Helduentzako izan zen garaipena, baina helburu nagusiena herrian giroa sortu eta ikuskizuna sortzearena izan zen eta lortu zuten.
Bederatzina kideko bi taldetan ekin zioten lanari helduek eta gazteek. Bolatan, tokan, korrikan, ingudearekin, trontzan, oskol biltzen, harria altxatzen eta txingekin. Soka tiran ere aritu ziren azkenean.






























