Goierriko hainbat osasun zentrotan murrizketak eta itxierak izango dira udan
Zumarragako anbulatorioa 17:00ak arte egongo da irekita irailaren 30era bitarte, eta Ataun San Martingoa eta San Gregoriokoa, eta Olaberrikoa itxi egingo dituzte egun batzuetan.

Osakidetza hasi da dagoeneko uda atarian hainbat osasun zentrotan ezarri ohi dituen ordutegi murrizketak eta itxierak indarrean jartzen. Goierriko ESIaren barruko lau zentrori eragingo die neurriak, Zumarragakoari, Ataun San Martin eta San Gregoriokoari, eta Olaberrikoari.
GOIERRIKO ESI
- Zumarragako osasun zentroa: irailaren 30era arte, 08:00etatik 17:00etara.
- Ataun San Gregorioko kontsultategia: Uztailaren 24an, 28an eta 30ean; abuztuaren 1ean, 4an, 6an eta 8an; eta irailaren 3an eta 4an, itxita.
- Ataun San Martingo kontsultategia: Uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean eta 7an, itxita.
- Olaberriko kontsultategia: Ekainaren 24an (jai eguna) eta irailaren 5ean.