65. Ordizia-Orio martxa etzi da, 05:00etan abiatuta
32,58 kilometroko mendi ibilaldia egingo dute Ordiziako Mendizaleak taldekoek.
Ordizia eta Orio arteko mendi martxan parte hartu zuen taldea, iaz. Tradizio handia duen mendi irteera bat egingo dute larunbatean Ordiziako Mendizaleak elkarteko kideek: Ordiziatik Orioraino joango dira mendiz mendi. Ordizia-Orio martxaren 65. edizioa da aurtengoa. Zuhaiztian jarri dute hitzordua, goizean goiz, 05:00etan. 32,58 kilometroko mendi ibilaldia da, 857 metroko desnibel metatuarekin.













