Hariztierdi aterpetxean lan poltsa deialdia zabaldu dute
Deialdia abuztuaren 2ra arte egongo da zabalik. Aterpetxea garbitu eta otorduak banatzeko lanpostua da eskaintzen dutena.
Zeraingo Hariztierdi aterpetxea.Hitza Zeraingo Hariztierdi aterpetxean sukaldari laguntzaile eta garbitzaile lanetarako lan poltsa deialdia zabaldu dute. Deialdia abuztuaren 2ra arte egongo da zabalik.
Eskaintzen den lanpostua aterpetxea garbitu eta otorduak zerbitzatzekoa da. Urteko soldata gordina 11.511 eurokoa izango da eta guztira, 862 ordu dira urtean lan egin beharrekoak.
Lanpostua esleitzerako orduan, kontutan hartuko dira DBHko titulua izatea, B mailako gida baimena izatea eta garbitzaile eta sukaldari laguntzaile bezala esperientzia izatea. Derrigorrezkoa da, bestalde, euskaraz hitz egiten jakitea eta hirugarren hizkuntzaren bat hitz egitea ere baloratuko da.
Izen ematea eta baldintzak hemen egin eta ikusi daitezke.













