‘Kosta ala kosta’ irteerarako izen ematea irekita
Uztailaren 19an egingo dute aurten irteera txirrindularizale segurarrek.
'Kosta ala kosta' irteeran, txirrindularien taldeko argazkia, artxiboko irudian. Xabi Etxeberria Urteroko Kosta ala kosta, buelta a la Kosta bizikleta irteera uztailaren 19an egingo dute aurten txirrindulari zale segurarrek. Dagoeneko irekita dago bai irteerarako zein bazkarirako izen ematea herriko tabernetan. Uztailaren 16a izango da izena emateko azken eguna.













