Psilicon Flesh eta Follow The Hunt taldeak, bihar gaztetxean
Bihar (larunbata), 19:30etan, Psilicon Flesh eta Follow The Hunt taldeek gaztetxean joko dute. Follow The Hunt taldea Belgika eta Alemaniatik etorriko da. Black metak ilun eta astuna jotzen du. Euskal Herrian kontzertu bakarra emango du, Urretxukoa. Psilicon Flesh taldea 1990eko hamarkadako underground talde mitikoa da. 30. urteurrena ospatzeko itzuli dira Metal, funk, grunge eta hardcore musika nahasten dute. Beraien lehen lana Estatu espainiarrean oso ezaguna den Subterfuge Records diskografikoarekin argitaratu zuten eta azken asteetan Azkena Rock eta Resurrection Fest jaialdietan jo dute. Urretxuko kontzertua Hezurre kolektiboak antolatu du eta sarrerak 8 euro balio du.