Legazpitik zortzi taldek parte hartu dute txapelketan, 80 inguru jokalarik. Kirol lorpenez harago, han bizitako esperientzia nabarmendu dute klubeko ordezkariek.
Herriko musika taldeek, elkarteek eta dantzariek jaialdia egin zuten atzo bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoaren inguruan lan egiten duen elkarte horri babesa adierazteko.
Iñaki Dorronsoro Maioz (Ataun, 1994) idazleak bere lehen eleberria ondu du: ‘Azpijokoa Azpiazun’. Lapurretak, ustelkeria eta lagun baten hilketa dira eleberriaren ardatz nagusiak. Gaur goizean aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegian.
Irailaren 13an eta 14an, eta irailaren 19tik 22ra ospatuko dituzte jaiak Urretxun.
Aldundia errepidea zaharberritzen ari da, hiru erreiko zatiaren amaieratik Aitxuko bihurguneraino
Uztakale programaren barruan, eta Sustraiak dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko, ikuskizuna 20:30ean izango da, plazan.
Goierriko Jazzaldia Ordizian, Tio Teronen semeak Legazpin, ospakizun hainbat Zegaman, festak Ordiziako Altamiran eta azken txanpa Zumarragan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.