Ordizian dena prest dute atletismo mitinerako
Atleta nabarmenenen aurkezpena egin dute Plaza Nagusian. Jose Antonio Peña IX. Mitina 19:00etan hasiko da Altamira estadioan, eta 22:25ean jokatuko da azken finala. GOIERRIKO HITZAren webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da.

Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Ordiziako Jose Antonio Peña IX. Mitina hasteko. Inguruotan jokatzen den atletismo hitzordu garrantzitsuenetakoa da, aurten Continental Tour Bronze mailakoa. Bilkura 19:00etan hasiko da, eta azken proba 22:25ean. Dagoeneko 400 sarrera saldu dituzte Txindoki Atletismo taldekoek webgunearen bidez, eta gaur Altamiran bertan erosteko aukera izango da, 10 euroan.
Atzo arratsaldean egin zuten hainbat atleta aipagarriren aurkezpena Ordiziako Plaza Nagusian. Tartean ziren Elian Larregina (400 m.), Maria Isabel Perez (100 m.), Fatima Diame (luzera jauzia) eta Daniela Garcia (800 m.), besteak beste. Asier Martinez (110 hesiak) ez zen atzo izan, baina gaur lehiatuko da. Txindoki klubaren Tximist ardia izan zuten lagun aurkezpenean.
GOIERRIKO HITZAren webgunean zuzenean jarraitu ahal izango da proba 19:00etatik aurrera. 130 atleta inguruk parte hartuko dute, 38 herrialdetakoak.
Atleta aipagarrienak
100 metro
- Maria Isabel Perez: Marka pertsonal onena: 11.07.
- Alexandra Burghardt: 11.07.
- Ander Garaiar: 10.29.
- Andoni Blanco: 10.29.
- Ade Adewale: 9.95.
- Reynaldo R. Espinosa: 9.96.
400 metro
- Blanca Hervas: 51.32.
- Eva Santidrian: 51.35.
- Roxana Gomez: 49.71.
- Elian Larregina: 44.67.
800 metro
- Daily Cooper Gaspar: 1.58.39.
- Daniela Garcia: 2.00.43.
- Tom Dradriga: 1.44.48.
- Heithem Chenitef: 1.44.38.
1.500 metro
- Blanca Diana Mezulianikova: 4.07.13.
- Marina Martinez: 4.07.13.
- Ignacio Fontes: 3.32.55.
110 hesiak
- Asier Martinez: 13.14.
Luzera
- Fatima Diame: 6,82 metro.
- Maria Vicente: 6,80.
- Irati Mitxelena: 6,65.
Pertika
- Monica Clemente: 4,45.
Pisua
- Miguel Gomez: 20.30.
Proben ordutegiak
- 19:00. Irekiera ekitaldia.
- 19:15. 100 m kirol egokitua.
- 19:25. 100 m emakumeak.
- 19:40. 100 m gizonak.
- 20:05. 400 m (C-B) em. eta giz.
- 20:27. 800 m (B) em. eta (C) giz.
- 20:40. Pertika.
- 20:49. 1.500 m (B) ema.
- 20:50. Pisua, gizonak.
- 20:58. 1.500 m (B) gizonak.
- 21:05. Luzera emakumeak.
- 21:10. 110 m hesiak gizonak.
- 21:25. 100 m emakumeak, finala.
- 21:30. 100 m gizonak, finala.
- 21:38. 400 m (A) emakumeak.
- 21:43. 400 m (A) gizonak.
- 21:48. 800 m (A) emakumeak.
- 21:56. 800 m (A) gizonak.
- 22:05. 1.500 m (A) gizonak.
- 22:15. 1.500 m (A) gizonak.
- 22:25. 110 m hesiak, finala.