Atletismoaren jaialdi handia
Larunbatean jokatuko da Ordiziako Altamira estadioan IX. Ordizia atletismo mitina. Aurten, Continental Tour Bronze mailakoa da, goi mailako atletekin.

Txindoki-Jaso Atletismo taldeak antolatuta, larunbatean, uztailaren 5ean, 19:00etatik aurrera, Altamira estadioan, IX. Ordizia Meeting- Nazioarteko Antonio Peñaren atletismo mitina jokatuko da. Denboraldi honetan Euskal Herri mailako atletismo mitinik garrantzitsuena izango da, aurten, brontze kategoriakoa baita. Lehiaketaren kalitatearen aldeko apustua egin du aurten Txindoki taldeak, World Athletics Continental Tour Bronze mailara jauzia eginda.
Eneko Agirrezabal Txindokiko lehendakariak gogoratu duenez, “2022an nazioarteko maila lortu zutenean, pauso bat gehiago eman zuten”, eta aurten beste jauzi bat egitea erabaki zuten. Antolatzaileentzat “erronka handia” izan dela gogoratu du, baina era berean, atleten aldetik ere “interes handiagoa” izan dela azpimarratu du.
Bertakoei aukera
Nazioarte mailako atletek lehiatuko duten pista berean, bertako atletek ere izango dute lehiatzeko aukera. Lehenengo probak, 18:30ean, haurrenak eta bertakoenak izango dira, eta 19:30ak aldera hasiko dira gainerakoak. Finalak, 21:00etan jokatuko dira. ETB1en zuzenean ikusteko aukera izango da.
Beste berritasun bat ere izango da, inklusioa ardatz hartuta: kirol egokituko 100 metroko lasterketa izango da.
Bestetik, puntako atletak elkartuko dira Ordizian, 130 bat guztira, 38 herrialdeetakoak.
Atleta aipagarrienak
100 metro
- Maria Isabel Perez: Marka pertsonal onena: 11.07.
- Alexandra Burghardt: 11.07.
- Ander Garaiar: 10.29.
- Andoni Blanco: 10.29.
- Ade Adewale: 9.95.
- Reynaldo R. Espinosa: 9.96.
400 metro
- Blanca Hervas: 51.32.
- Eva Santidrian: 51.35.
- Roxana Gomez: 49.71.
- Elian Larregina: 44.67.
800 metro
- Daily Cooper Gaspar: 1.58.39.
- Daniela Garcia: 2.00.43.
- Tom Dradriga: 1.44.48.
- Heithem Chenitef: 1.44.38.
1.500 metro
- Blanca Diana Mezulianikova: 4.07.13.
- Marina Martinez: 4.07.13.
- Ignacio Fontes: 3.32.55.
110 hesiak
- Asier Martinez: 13.14.
Luzera
- Fatima Diame: 6,82 metro.
- Maria Vicente: 6,80.
- Irati Mitxelena: 6,65.
Pertika
- Monica Clemente: 4,45.
Pisua
- Miguel Gomez: 20.30.
Proben ordutegiak
- 19:00. Irekiera ekitaldia.
- 19:15. 100 m kirol egokitua.
- 19:25. 100 m emakumeak.
- 19:40. 100 m gizonak.
- 20:05. 400 m (C-B) em. eta giz.
- 20:27. 800 m (B) em. eta (C) giz.
- 20:40. Pertika.
- 20:49. 1.500 m (B) ema.
- 20:50. Pisua, gizonak.
- 20:58. 1.500 m (B) gizonak.
- 21:05. Luzera emakumeak.
- 21:10. 110 m hesiak gizonak.
- 21:25. 100 m emakumeak, finala.
- 21:30. 100 m gizonak, finala.
- 21:38. 400 m (A) emakumeak.
- 21:43. 400 m (A) gizonak.
- 21:48. 800 m (A) emakumeak.
- 21:56. 800 m (A) gizonak.
- 22:05. 1.500 m (A) gizonak.
- 22:15. 1.500 m (A) gizonak.
- 22:25. 110 m hesiak, finala.
Ostiralean, plazan
Atleta famatuenak aurrez aurre, bertatik bertara ikusteko aukera izango da bihar, 19:00etatik aurrera, Ordiziako Plaza Nagusian. Lehia, berriz, larunbatean izango da. Sarrerak salgai daude aurrez, Internetez 7 euroan eta bihar estadioan bertan, 10 euroan.