Esklerosi Anizkoitzagatik, Busti Zaitez
Asteazkenean, Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpaina egingo dute Ordizian, Barrena jauregiaren parean.

Ordizia Esklerosi Anizkoitzagatik “bustiko” da asteazkenean. Izan ere, Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpaina edizio berriarekin gatoz. ADEMGI elkarteak, Gipuzkoan egiten duen gizarteratze eta sentsibilizazio kanpainarik garrantzitsuena da.
Elkartasunezko ekitaldiaren helburua “gizartea, gaixotasun neurologiko honek aurkezten dituen arazoez sentsibilizatzea eta informatzea” da. Eta bestetik, “Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak gaixotasuna pairatzen duten pertsonentzako eskaintzen dituen birgaitze-zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea”.
Gipuzkoan 750 pertsonek dute Esklerosi Anizkoitza. “Zirkulazioko istripuen ondoren, pertsona heldu gazteen desgaitasunaren bigarren arrazoia” da.
Nola parte hartu?
Batetik, asteazkenean Barrena jauregi partean Katuki Saguyakik edizio honetarako diseinatutako merchandising produktuak erosteko aukera izango da. Dohaintza egitea izango da beste aukera bat. Eta bestetik, kanpaina sare sozialetan zabalduz, ADEMGI etiketatuz eta #bustizaitez2025 #mojate2025 Hashtaga erabiliz.