Danborrada Ordiziako udaletxeko balkoitik ikusteko aukera
Interesatuek izena eman behar dute hilaren 17a baino lehen. Hamar leku daude. Ordizian erroldatuta egotea da baldintza. Zozketa hilaren 18an egingo da.

Uztailaren 24ko danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute Ordizian erroldatutako hamar herritarrek. Izena eman behar da, hilaren 17a baino lehen: udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara), komunikazioa@ordizia.eus helbidera edo 688 75 26 47 telefonora idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da, hilaren 18an.