Erramun Amundarainek botako du txupinazoa Ordizian
618 botoetatik 344 jaso ditu Erramun Amundarainek. Larrunarri kantu taldearekin batera izango da udaletxeko balkoian, uztailaren 24an.

Herritarrek erabaki dutenez, uztailaren 24an Ordiziako Santa Ana jaietako txupinazoa Erramun Amundarainek botako du, aurten 25 urte bete dituen Larrunarri kantu taldearekin batera. 618 ordiziarrek eman dute botoa eta botorik gehienak Amundarainek jaso ditu, 344.
Beste hiru hautagai ere bazeuden aukeran: Emotio abesbatza (100 boto), Asier Aseginolaza (91 boto) eta Maddi Garate (83 boto).