Fatima Laquissi Ek-Aich izan da ekaineko irabazlea Legazpiko Udalaren egutegiko lehiaketan
Hegialde zen hilabete horretako erantzun zuzena, eta 71 legazpiarrek asmatu dute.
Hegialde zen Legazpiko Udalaren egutegiko ekaineko galderaren erantzuna, eta Fatima Laquissi Ek-Aich izan sariaren irabazlea, hitzarekin asmatu duten 71 herritarren artean egindako zozketan. Eric Galvez alkateak entregatu dio herriko merkataritzan edo ostalaritzan gastatzeko 50 euroko erosketa txartela.
Uztaileko lehiaketa martxan dago orain. Erantzunak udalaren www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.













