Agorreko Santikutzetako gastronomia lehiaketa atea jotzen hasi da
Aurten irailaren 12an, 13an eta 14an ospatuko dira, eta larunbatean egingo den lehiaketarako izen-ematea ireki dute dagoeneko.
Iazko lehiaketako irabazleak, partaide guztiez, epaileez eta udal ordezkariez inguratuta. Ainara Osinalde Legazpiko Agorreko Santikutzak irailaren 12,13 eta 14an ospatuko dira aurten, eta larunbatean, irailak 12, ohiko gastronomia lehiaketa egingo da. Parte hartzeko abuztuaren 29a arte eman behar da izena udaletxea, Herritarren Arretarako Zerbitzuan. Herriko elkarte, talde edo lagun bikote/hirukoteek parte har dezakete.
Lehiaketan prestatu beharreko platera zein izango den erabakitzeko bilera irailaren 2an izango da, Kultur Etxean, 19:00etan.
Agorreko Santikutzeko lehiaketa honek geroz eta harrera hobeagoa du. Iaz 15 partaide izan zituen, eta guztiek prestatu zuten buztan platerik onena 50 izeneko taldearena izan zen; bigarren postuan Tenacitas taldea geratu zen, eta hirugarrenean, Iker Azpeitiak eta Xabier Jauregi izan ziren.













