PARTAIDE KOPURUA. Ehunmilak ultra-trailean 360 mendi korrikalari
Ehummilak ultra-trailean 360 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino 66 gutxiago. Gizonezkoak 332 dira (%92,2), eta emakumezkoak 28 (%7.8).

Jatorriak. Hamabost naziotasun egongo dira ordezkatuta. Hego Euskal Herriko 157 korrikalari bereiz daitezke (Ipar Euskal Herrikoak Frantziaren barruan kokatu dituzte). Arabarrak 13 (denak gizonezkoak), bizkaitarrak 47 (hiru emakume eta 44 gizon), gipuzkoarrak 81 (76 gizonezko eta bost emakumezko), eta nafarrak 16 (14 gizonezko eta bi emakumezko) dira.
Goierritarrak. Goierriko zazpi herritako lasterkariak daude izena emanda, guztira hemeretzi goierritar (hemezortzi gizonezko eta emakumezko bat). Beasaingoak ugarienak (10), Lazkaokoak (3), Ordiziakoak (2), eta Legazpiko, Segurako, Urretxuko eta Zumarragako bana.
Nazioartekoak. Euskal herritarren ondoren, Espainiakoak dira ugarienak (83), eta jarraian Herrialde Katalanetakoak (64). Alde nabarmen txikiagoz, Frantzia (19), Portugal (12), Suedia (10), Galizia (5), Erresuma Batua eta Errumania (bina), eta Herbehereak, Panama, Alemania, Kanada, Singapur eta Austriako bana.
Taldeak. Hiru korrikalaridun zazpi taldek eman dute izena. Ez dago goierritarrik; Oñatiko, Elgoibarko (misto bakarra) eta Arrasateko talde bana dago. Murtziakoa, Jaengoa, Zaragozakoa eta Bizkaikoa dira besteak.