PSE-EE kritiko agertu da udal gobernuaren kudeaketarekin
Trafiko eta TAO ordenantzen aldaketengatik, Olaran eraikinaren erabileraren inguruko desadostasunagatik eta auzoetako proiektu faltagatik kritikatu dute EAJren Udal Gobernua.

Beasaingo PSE-EEk agintaldiaren balantzea egin du, egindako lanaren balorazio positiboa plazaratuz, baina udal gobernuaren jardunarekin kritiko agertuz. Eva Alvarez bozeramaileak adierazi duenez, «oposizio eraikitzailea da gurea, herritarren ongizatea ardatz hartuta».
Sozialisten ekimen nabarmenen artean, guraso bakarreko familientzako alokairu-laguntzen igoera, energia-eraginkortasunerako laguntzak, Emakumearen Etxearen proiektua eta irisgarritasuna hobetzeko lanak aipatu dituzte.
Hala ere, PSE-EE kritiko agertu da EAJren gobernuarekin, trafiko eta TAO ordenantzen aldaketengatik, Olaran eraikinaren erabileraren inguruko desadostasunagatik eta auzoetako proiektu faltagatik. «Gobernua nekatuta dago eta herritarren iritzia kontuan hartu gabe ari da politika inposatzen», dio Alvarezek.