Agorreko Santikutzetan txosna ustiatzeko eskaerak egin daitezke
jaiak irailaren 12tik 14ra bitarteko asteburuan ospatuko dira. Eskaerak hilaren 22ra arte egin behar dira, udalaren egoitza elektronikoan.
Irailaren 12tik 14ra Legazpin ospatuko diren Agorreko Santikutz jaietan txosna kudeatu nahi dutenek uztailaren 22ra arteko epea dute udalaren egoitza elektronikoan eskaera egiteko. Jaiak ospatuko diren hiru egunetan egongo da irekita txosna, Azoka ondoan jarriko duten karpan.
Azken urtean herrian ekintzaren bat antolatu duten taldeek edo elkarteek bakarrik egin ahal izango dituzte txosnarako eskariak, eta lehentasuna izango dute maiatzeko jaietan ustiatu ez zutenek. Gehienez bi esleipendun izango dira.
Txosna barruan musika emanaldiak eta bestelako ekintzat antolatu ahal izango dituzte, eta horretarako oholtza jarriko du udalak.













