Ordiziako jaietako egitaraua prest
Uztailaren 18an hasiko dira boxeo jaialdiarekin. Lehenengo asteburua haurrena da.

Dagoeneko prest dago Ordiziako Santa Ana jaietako egitaraua:
Uztailak 18
- 22:30. Boxeo jaialdia. Beti Ala pilotalekuan.
Uztailak 19
- 09:30. Kadete mailako 52. Txapel Gorri txirrindulari probaren irteera Gudarien etorbidetik.
- 10:00. 2024. urtean jaiotako haurrei zapiak emateko ekitaldia, Plaza Nagusian.
- 11:15. Kadete mailako 52. Txapel Gorri txirrindulari probaren amaiera, Gudarien etorbidean.
- 11:45. Aginpidea emango zaie Alkate txikiei, udaletxean.
- 12:00. Txupinazoa eta txikien kuadrillen elkarretaratzea, Plaza Nagusian.
- 14:00. Umeen bazkari herrikoia, Plaza Nagusian.
- 15:00. Disko festas Xaibor dj-arekin, Plaza Nagusian.
- 16:30-19:00. Ur parkea, Garagartza plazan.
- 18:00. Buruhandiak eta erraldoiak Burrunbazale txarangarekin, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 18:30-21:30. Zuhaiztian Indarkeria sexistarik gabeko gunearen karpa informatiboa.
- 20:00. Burrunbazale txarangarekin kalejira, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 22:00. Haurren mozorro dantzaldia, Burrunbazale txarangak girotuta, Beti Alai pilotalekuan.
- 23:15. Suzko zezena, Burrunbazale txarangak girotuta, Zuhaiztian.
- 23:30. Kai Nakai kontzertua, Plaza Nagusian.
Uztailak 20
- 10:00. Goizeresia Ordiziako Txistulariekin, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 10:45. Udaletxean harrera Alkate txikiei.
- 11:00. Meza nagusia elizan. Bukatzean, danbor eta upel jotzaileen taldeek eta Beti Argi bandak Ordiziako Martxa joko dute. Ondoren, Alkate txikien ibilbidea Ordiziako Txistulariek lagunduta.
- 12:00. Haurren aurreskua, Plaza Nagusian.
- 17:00. Ordizia 27. Pilota txapelketako finalak, benjamin eta infantil mailan, Beti Alai pilotalekuan.
- 18:30. Kantineren irteera udaletxetik, Beti Argi Bandarekin.
- 19:00. Haurren danborradaren irteera Buztuntzatik. Amaiera Plaza Nagusian, eta jarraian kalejira.
Uztailak 23
- 19:30. Bertso Clown ikuskizuna, Nikolas Lekuona plazan.
Uztailak 24
- 11:30. San Jose egoitzako txupinazoa, Burrunbazale txarangak alaituta.
- 12:00. Txupinazoa, Larrunarri kantu taldearen eta Erramun Amundarainen eskutik.
- 12:15. Buruhandiak eta erraldoiak, Ordiziako Txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale txarangak alatituta.
- 17:30. Kuadrillen arteko XIX. Bigantxa futbol txapelketa, San Bartolomeko zezen plazan.
- 18:30. Mikra zirku ikuskizuna Garagartza plazan.
- 19:30. Burrunbazale txarangarekin kalejira.
- 21:30. Helduen danborradaren irteera, Buztuntzatik. Amaiera, Plaza Nagusian.
- 24:00. Rockalean musika kalejira.
Uztailak 25
- 08:45. 102. Ordiziako Klasikoa Nazioarteko txirrindulari probako parte hartzaileen aurkezpena, Jose Migel Barandiaran plazan.
- 10:00. Ordiziako Klasikoaren hasiera Gudarien etorbidean.
- 12:30. Kalejira, buruhandi eta erraldoien alardea, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 14:00. Ordiziako Klasikoaren amaiera eta sari banaketa, Gudarien etorbidea.
- 16:30. Txikienen paleta larruz erakustaldia eta Ordizia Hiria txapelketaren finalak, paleta larruz eta pala motzez. Beti Alai pilotalekuan.
- 18:00. Errekortarien txapelketa eta 16 urtetik gorakoentzat bigantxa, San Bartolomeko zezen plazan.
- 18:30. Kalejira, buruhandi eta erraldoien alardea, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 19:00-22:00. Zuhaiztin, indarkeria sexistarik gabeko gunearen karpa informatiboa.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 23:30-02:30. Zuhaiztian, Testing karpa.
- 23:30. Disko festa Xaibor Dj-arekin, Bazterretxe plazan.
Uztailak 26
- 06:00. Goizaldeko danborrada.
- 09:30. Bigantxak, San Bartolomeko zezen plazan.
- 10:30. Kalejira Irun Hiria musika bandarekin, udaletxetik abiatuta.
- 11:00. Meza nagusia eta prozesioa Irun Hiria musika bandarekin.
- 12:15. Agintarien soka dantza, Plaza Nagusian.
- 13:00. Irun Hiria musika bandaren kontzertua Plaza Nagusian.
- 18:00. Profesionalen arteko eskuzko pilota partidak: Egiguren V.-Erostarbe / Murua-Gaskue eta Altuna-Martija / Elordi-Zabaleta.
- 19:00. Gautxori txarangarekin kalejira, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 22:30. Puro Relajo taldearen kontzertua, Plaza Nagusian.
Uztailak 27: Santanazaleen eta kuadrillen eguna
- 10:00. Goizeresia Ordiziako txistulariekin, udaletxetik abiatuta.
- 11:00. Santanazaleen meza.
- 12:00. Santanazaleen ohiko esku dantza, Plaza Nagusian.
- 13:00. Txupinazoa eta kuadrillen irteera.
- 18:00. Euskal Herriko errekortarien erakustaldia eta 16 urtetik gorakoentzako bigantxak, San Bartolomeko zezen plazan.
- 19:00-22:00. Zuhaiztian, indarkeria sexistarik gabeko gunearen informazio karpa.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira, Plaza Nagusian.
- 22:00. Nonbait erromeria, Garagartza plazan.
- 23:00. Disko festa Xaibor dj-a, Bazterretxe plazan.
- 00:00. En Esenzia orkestrarekin dantzaldia, Plaza Nagusian.