Profesionalen bi pilota partida Ordizian
Uztailaren 26an Altuna-Martija / Elordi-Zabaleta lehiatuko dira Beti Alai pilotalekuan. Eta irailaren 10ean, Euskal Jaietan, Altuna eta Artola ariko dira aurrez aurre. Sarrerak eta abonuak salgai jarriko dituzte astelehenean.

Ordiziak bi pilota jaialdi handi izango dira uda honetan, Santa Ana jaietan, uztailaren 26an lehena, eta Euskal Jaietan, irailaren 10ean bigarrena. Bi partidetan, goi mailako pilotariak ariko dira.
Uztailaren 26an, Egiguren V.-Erostarbe / Murua-Gaskue eta Altuna-Martija / Elordi-Zabaleta ariko dira, 18:00etatik aurrera.
Irailaren 10ean, berriz, Altuna eta Artolaren arteko lehia izango da. Jai Alai pilota elkartekoen esanetan, “aurtengo buruz buruko final zirraragarriaren errepikapena, zaleen bihotzak berriz ere astinduko dituena”.
Sarrerak eta abonuak salgai
Bi pilota partidetarako sarrerak eta abonuak erosteko aukera izango da, uztailaren 14, 15 eta 16an, 18:00etatik aurrera, Jai-Alai pilota elkartearen egoitzan (Ordizian). Telefonoz eskura daitezke 644 713 457 zenbakira deituta eta Internetez ere bai, entradasfronton.com webgunean.