Tattoo Flash Day festa antolatu du Behin Betiko Tattoo Estudioak
15 tatuatzailek parte hartuko dute. Gainera DJak eta kontzertuak antolatu dituzte, egun osoko festa borobiltzeko. Larunbatean 11:00etan hasiko da.
Tattoo Flash Day festa, iaz.Behin Betiko Tattoo Zortzigarren urtez jarraian, Beasaingo Behin Betiko Tattoo Estudioak, Tattoo Flash Day berezia antolatu du. Estudioan eta haren inguruan egingo da festa (Zaldizurreta 3, Beasain). Bihar, larunbata, izango da eta egun osoko festa antolatu dute.
Ekimenak tatuajezale eta arte urbanoaren jarraitzaile ugari erakartzen ditu urtero, eta aurtengo edizioak ez du hutsik egingo. Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako eta Valentziako tradizional estiloa lantzen duten 15 tatuaje artistak hartuko dute parte, eta bisitariek momentuan bertan diseinua aukeratu eta tatuatzeko aukera izango dute. Jardunaldia 11:00etan hasiko da eta eguna giro ezin hobean pasatzeko moduan antolatua dago. Egunean zehar, DJak izango dira musika jartzen.
Baina Tattoo Flash Day ez da soilik tatuajeak egiteko aukera: musika eta jaia ere izango dira protagonista. Iluntzean, Osin tabernan hasiko da kontzertu sorta, 21:30etik aurrera. Killerkin Bamms, Neallta Fola eta Ttun Ttun Brigada taldeek giro aparta bermatuko dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, helburua da artea, musika eta herriko bizitza uztartzea, eta herritarrak zein bisitariak ekitaldiaz gozatzera animatu dituzte.













