Jonatan Tejada igaro da aurretik Usurbeko gainean
Chelo Velasco doa emakumezkoen artean lehenengo postuan. Unai Dorronsoro beasaindarra seigarren izan da Santa Agedako anoa postuan.

Jonatan Tejada izan da Usurbeko tontorra igarotzen lehena gizonezkoen artean. Santa Agedako anoa puntuan ere aurreneko postuetan iritsi da, Ander Gerrikaetxebarria eta Morgan Aubertekin batera. Unai Dorronsoro beasaindarra seigarren iritsi da lehen anoa puntura, bi minutuko aldearekin.
Emakumezkoen artean berriz, Chelo Velascok igaro du Usurbe lehen postuan, eta oraindik ez da Santa Agedako anoa puntura iritsi.
Lasterketaren sailkapena nola doan denbora errealean ikusteko sartu hemen.