Gizonezkoetan Unai Dorronsoro, Ander Gerrikaetxebarria eta Fidel Fernandezen artean espero da irabazlea, eta emakumezkoetan, berriz, Chelo Velasco da hautagairik garbiena.
90 kilometro dituzte aurretik 550 korrikalariek, eta tartean Txindoki eta Aizkorri igoko dituzte. Aurreneko korrikalariak 4:50ak aldera iristea aurreikusten da.
Hamar urteren ondoren, Erdi Aroko festa ospatu dute gaur Seguran, goiz eta arratsalde. Kaleak eta eraikinak Erdi Aroko itxurarekin apaintzeaz gain, herritarrak garai horretako jantziekin atera dira kalera, atarietan ofizio ezberdinak egon dira ikusgai eta garaiko erakustaldiak egin dituzte, tartean, gari jotzea.
Legazpiko tabernak 30 urte betetzen ditu uztailean, eta jabeak eta gaurko arduradunak legazpiar guztiekin ospatzen ari dira urteurren hori.
19:00etan abiatuko dira Loinazko San Martin plazatik 550 korrikalariak. Ohiko ibilbidea osatuko dute.
Beasaindarra bigarren pasa da Larraitzen, Fidel Fernandezen atzetik. Hirugarren doa Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra. Bideoa eta argazkiak albistean.
Aurreneko gizonezkoak iritsi dira Tolosara, eta Fidel Fernandez espainiarrak jarraitzen du buru. Emakumezkoak Santa Ageda igaro berri dute, eta Chelo Velasco igaro da azkarren.