Martxan dira G2Hko korrikalariak ere
90 kilometro dituzte aurretik 550 korrikalariek, eta tartean Txindoki eta Aizkorri igoko dituzte. Aurreneko korrikalariak 4:50ak aldera iristea aurreikusten da.

Ehunmilak trilogiako bigarren lasterketa, Goierriko Bi Handiak ere martxan da. Azken orduetan egondako aldaketak medio, ohiko osagai nagusiaren faltan, aurreneko aldiz egun argiz gauzatu da korrikalarien irteera berezia. 19:00etan puntuan abiatu dira Loinazko San Martin plazatik 550 lasterkariak; 90 kilometro osatu beharko dituzte, berriz ere plazara iritsi aurretik.
Hauek dira ibilbideko pasaera orduak:
Beasain: 19:00
Zaldibia: 19:30
Larraitz: 20:35
Txindokiko lepoa: 21:20
Lizarrusti: 22:30
Etzegarate: 00:05
San Adrian: 01:15
Oazurtza: 02:50
Mutiloa: 03:45
Beasain: 4:50