Ainhoa Intxausti irabazle Marimurumendin, Maider Unanue hirugarren
Bigarren urtez jarraian lehenengoa izan da segurarra Beasaingo helmugan. Bigarrena, Alba Loras izan da eta hirugarrena Maider Unanue aramarra, Goierri Trail Kopako liderra.

Emakumezkoen Marimurumendi maratoia ere borrokatua izan da oso. Iaz bezala, helmugara iristen lehena Ainhoa Intxausti segurarra izan da. Iaz maratoiko marka hobetu zuen, baina aurten (4:18:28) denbora gehiago behar izan du lasterketa amaitzeko (4:23:50).
Bigarren postuan, gertuan izan du Alba Loras, baina azkenean (4:31:12) aldea atera dio.
Hirugarren postuan, lehen aldiz, hain distantzia luzeko proba egin duen Maider Unanue aramarra izan da (4:43:49). Aitarekin batera osatu du ibilbidea. Amaieran azpimarratu duenez, aitari esker amaitu du lasterketa.
Laugarrena, lehen beasaindarra, Maria Ezpeleta sartu da helmugan (4:48:22).