Ehunmilako lehen taldea iritsi da
Zaragozako Jesus, Alfredo eta Juan Bailo Berdor anaiek irabazi dute Ehunmilak 2025eko taldekako lehia.

Ehunmilak proba taldeka lehiatzeko aukera ere izaten da, eta lehenengo taldea iritsi berria da Loinazko San Martin plazako helmugara: Zaragozako Jesus, Alfredo eta Juan Bailo Berdor anaiak.
Talde lanaren emaitza izan da, anaietako batek, Alfredok, ibilbidean zailtasunak izan arren, beste bi anaien laguntzarekin hirurek Beasaingo helmugara iristea lortu baitute.
Hiruko zazpi taldek hartu dute parte aurtengo taldekako Ehunmilak proban.