Eta abiatu dira Marimurumendiko 350 korrikalariak ere
Ehunmilak trilogiako azken proba izan da antolatutako egunean eta orduan atera den aurtengo lasterketa bakarra. Lehenengo korrikalaria 11:25 aldera iristea aurreikusten da.
Marimurumendi bai. Esandako egunean eta orduan, puntu-puntuan abiatu da Ehunmilak trilogiako azken proba. Beasaingo Loinazko San Martin plazatik, San Inazio kaletik barrena, Agortara bidean dira lasterketako 350 korrikalariak. 286 gizonezkoak dira 64 emakumezkoak. Horietatik 94, goierritarrak dira.
Lehenengo korrikalaria 11:25ean helmugara iristea aurreikusten da.
Pasaera orduak
- Agorta. 08:25-09:00.
- Pagorriaga. 08:55-10:10.
- Kizkitza (joan). 09:15-11:00.
- Atxurtza (joan). 09:30-11:20.
- Atxurtza (itzuli). 09:55-12:30.
- Kizkitza (itzuli). 10:15-13:15.
- Arriaran. 10:35-14:00.
- Agorta. 11:10-15:15.
- Beasain. 11:25-16:00.

































