Marimurumendiko errekorra ondu dute Asier Azkaratek eta Markel Urigoitiak
Lehia estua izan da Marimurumendi maratoian, Asier Azkarate eta Markel Urigoitiaren artean. Hirugarrena Endika De las Heras beasaindarra iritsi da. Nesketan, Ainhoa Intsausti segurarra doa lehen postuan.

Ehunmilak triologiako azken proba, Marimurumendi maratoian, lehia estua izan da aurten ere. Proba bizia eta kalitatezkoa. Asier Azkarate arrasatearra eta Markel Urigoitia otxandioarra parez pare ibili dira 42 kilometroko ibilbidean eta batera sartu dira helmugan, batak zein besteak, iazko Samuel Davilaren Marimurumendiko errekorra bi minutuan onduta.
Asier Azkarate arrasatearra (3:37:42) igoko da Marimurumendiko podiumaren goren mailara eta ondoan izango du Markel Urigoitia otxandioarra (3:37:43).
Hirugarren poastua, iaz bezala, Endika De las Heras beasaindarrarentzat izan da (3:32:25), iazko bere denbora zortzi minutuan hobetuta.
Laugarren sailkatu da Gaizka Lasa legorretarra (3:41:33), eta bosgarrenean beste goierritar bat: Xabat Maiotz Telleria segurarra (3:43:35).
Emakumezkoetan
Emakumezkoetan ere lehia estua dago. Iazko irabazlea eta errekorraren jabea, Ainhoa Intsausti segurarra doa lehenengo postuan. Bigarrenean, Alba Loras eta hirugarrenean Maider Unanue aramarra.