162 haur Idiazabalgo udaleku irekietan
Idiazabalgo udaleku irekiak.Idiazabalgo Udala Ekaineko azkeneko astean hasita, martxan dira aurten ere Idiazabalgo udaleku irekiak. Idaizabalgo Udalak Xapobixi aisialdi taldekoekin elkarlanean antolatu ditu beste behin udalekuak, eta guztira 162 ume ari dira parte hartzen, bi hamabostalditan banatuta. Aisialdiko ekintzak, jolasa, joko eta irteera ezberdinak egiten ari dira egunotan. Udaleku irekiak ostiral honetan bukatuko dira.
Argazkiak: Idiazabalgo Udala


















