Adierazpen bateratua argitaratu dute talde guztietako bozeramaileen batzordearen ostean. Adierazi dute "bizikidetzak errespetua eta erantzukizuna eskatzen" dituela eta "ez dela onargarria herritarren aurkako jarrerarik, inoren aldetik etorrita ere". Albiste barruan, adierazpena osorik.
"Festa sano, aske eta feministen alde" manifestazioa egingo dute ostegunean, 19:00etan hasita.
Hamalau ordu baino gutxiagoan 25 aldiz Mandubiko mendatea igo eta jaisteko erronka pertsonala egin du, aitaren hilketaren 24. urteurrena dela eta. Amari aitortza ere egin nahi izan dio.
Ehunmilak trilogiaren mendi asteburua bukatu da. Aldaketak aldaketa, giro ezin hobean egin dituzte hiru lasterketak. Askotariko argazkiak utzi ditu, osteguneko dortsal banaketatik hasi eta igandeko sari banaketara arte. Albiste barruan daude ikusgai.
Hedabideetara helarazitako ohar batean adierazi du "liskarretan ordiziar batzuk ere erasotuak" izan zirela eta "horien inguruko informazioa biltzen ari" direla. "Edonola ere gertatutakoa onartezina iruditzen zaigu eta horrelako jarrerek ez dute lekurik Ordizian".
OREren esanetan, "jokalari indartsua, moldakorra eta nazioarteko esperientziaduna, sendotasuna eta sormena emango dizkiona gure hiru laurdenetako lerroari".
Asteazkenean kultura arteko pintxo potea egingo dute. Asteburuko ekitaldiak bizipoteoarekin hasiko dira.
Jon Enrikek opari bat eman zien Ormaiztegiko Udalaren eta herritarren izenean, atzo ospatu zuten Lierniko erromerian. Angel Elorza argazkilariari ere esker ona adierazi zioten.