Bozeramaileen Batzordea deitu du alkateak urgentziaz, igandeko liskarraren harira
Hedabideetara helarazitako ohar batean adierazi du "liskarretan ordiziar batzuk ere erasotuak" izan zirela eta "horien inguruko informazioa biltzen ari" direla. "Edonola ere gertatutakoa onartezina iruditzen zaigu eta horrelako jarrerek ez dute lekurik Ordizian".
Adur Ezenarro Ordiziako alkateak Bozeramaileen Batzordea deitu du urgentziaz, igande goizaldean herrian izandako liskarraren harira. Hau esan du alkateak hedabideetara helarazitako oharrean:
“Ordizian asteburuan izandako liskarraren harira informazioa biltzen ari gara. Honen berri izan bezain laster jarri naiz harremanetan Segurtasun Sailburuarekin eta Tolosako Ertzainburuarekin agenteen egoeraz galdetzeko. Liskarretan ordiziar batzuk ere erasotuak izan ziren, eta horien inguruko informazioa biltzen ari gara, gure babesa eta ardura azaltzeko. Arratsalderako Bozeramaileen Batzordea deitu dut urgentziaz, gaia lantzeko. Edonola ere gertatutakoa onartezina iruditzen zaigu eta horrelako jarrerek ez dute lekurik Ordizian”.













