Paco Saizek Ordiziako odol emaileen elkarteko ardura utzi du
Erreleborik ez du aurkitu Saizek. 50 urtez aritu da «elkartasunezko lan hori borondatez egin ondoren».

Saizek berarekin lankidetzan aritu diren guztiak eskertu nahi izan ditu, «bai emaileak, bai boluntarioak, beren eskuzabaltasunagatik eta konpromisoagatik. Haiek gabe lan hori ez zen posible izango».
Erreleboa
Erreleboa hartuko duen norbait saiatu dela aitortu du Saizek, «baina ez dut lortu, eta amore ematen dut ahalegin horretan. Horregatik, etapa hau ixteko unea iritsi dela uste dut».
Era horretan, Saizek jakinarazi duenez, gaur egun dohaintzat Donostiako ordezkaritzaren bitartez antolatzen ari dira, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. «Udalak batzar aretoa uzten du erauzketak egiteko. Antolatzeko modu horrek martxan jarraituko du».
Dena den, «emaile askoren ustez giroa hotzagoa bihurtu den arren, Ordiziak herri altruista eta eskuzabala izaten jarraitzen du, eta ahal izaten jarraituko» duelakoan dago Saiz.