Markel Araujo eta June Zubiri, Espainiako txapelketara
Bihar hasi eta igandera bitartean infantil mailako igeriketako Espainiako txapelketak jokatuko dira.
Markel Araujo eta June Zubiri.OIE. Bihartik igandera bitartean Ciudad Realen (Espainia) jokatuko den infantil mailako igeriketako Espainiako txapelketan parte hartuko dute Ordizia Kirol Elkarteko igeriketa saileko Markel Araujo Murgiondo ordiziarrak eta June Zubiri Agirre lazkaotarrak.
Araujok 200 metro bizkar estiloko proba egingo du bihar, Tolosan ekainaren 21ean, Gipuzkoako Txapelketan lortutako txartelarekin. “Araujorentzat lehen Estatuko txapelketa izango da eta helburua esperientzia hartzea izango da”.
Bestetik Zubirik 50 metro Libreetan eta 50 metro Tximeletako probetan parte hartuko du. “Junerentzako Estatu Mailan hirugarren aldia izango da. Bere helburua neguko txapelketan lortutako finalak errepikatzea izango da eta lortutako postuak hobetu”. Libreetako proba ostegunean jokatuko du eta Tximeletakoa ostiralean.













